Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Egindako proiektuak

SAN KRISTOBALEKO HAREATZA: ESPERIENTZIA BERRIA INGURUMEN-HEZKUNTZAN URDAIBAIN

Gernika-Mundaka Itsasadarraren paduren eremua garrantzi handikoa da hegaztientzat. Alde batetik, horrelako habitat gutxi daduelako Euskalerrian eta, beste aldetik, Europako hegaztiek migratzen direnenan edo negupasan daudenean lasaigune eta elikaketa-gune moduan erabiltzen dutelako. AIXERREKU-Natur Gidarien Elkarteak egindako URDAIBAI 97 urtekari ornitologikoan ( Miren hemen egon beharko litzateke linka orain arte egin diren hiru urtekariak kontsultatzeko ) ikus daitekeen moduan 200 hegazti-mota desberdin ikusi ziren Urdaibaiko lurralde osoan. Horrek argi erakusten du Urdaibairen garrantzia zein den hegaztientzat.

Deskargatzeko dokumentua: anuario de aves 1996 (.pdf 5,39 MB)

Deskargatzeko dokumentua: anuario de aves 1997 (.pdf 215 KB)

Deskargatzeko dokumentua: anuario de aves 1997 (.pdf 215 KB)

NAZIOARTEKO ONARPENA KOKAPEN ORNITOLOGIKO MODUAN

Estamentu politikoen artean hain gutxi onartuta dagon ondare natural hau balore handikoa da mundu mailako erakunde eta organismoek behin eta berriro aitortu duten moduan. Izan ere, Urdaibaiko padurak Ramsar-eko Hezeguneen Babeserako Nazioarteko Hitzarmenean eta Europako babesguneen Natura 2000 Sarearen baitan ZEPA (Babes Bereziko Gunea Hegaztientzat) moduan daude izendatuta.

HEGAZTIEN BEHATOKIA ERAIKITZEA BOLUNTARIOTZA ERABILIZ

Hala eta guztiz ere, eta Urdaibai, Biosfera-Erreserba izendatu zutenetik ia 15 urte igaro ostean, ez zen inolako ekimenik egon ondare honen hedapen eta babaserako. Horrek bereizten du Urdaibai Europako beste hezeguneetatik. Garrantzi ornitologiko txikiagoa duten Euskal Herriko beste naturguneetan, Txingudiko parke ornitologikoa alegia (hau txalotzen dugu), Gasteizko gobernuak ehunka milioi euro erabiltzen zuen bitartean paduren ondare ornitologikoa erakusteko, Urdaibai erabat ahaztuta gelditzen zen. Telebistako eta foiletoetako iragarkietako hegazti ospetsuak agertzen ez zirela eskualdeko eskolumeek, bisitariek eta ornitologoek jartzen zituzten aurpegiak guztiz adierazgarriak ziren. Egoera honen aurrean URDAIBAIKO GALTZAGORRIAK erabaki zuen Urdaibai ostrazismo horretatik atera behar zuela. Horretarako publikoak erabiliko zuen hegaztien behatokia eraikitzeko proiektua prestatzeari ekin genion.

HEGAZTIEN BEHATOKIA: ERREALITATEA

Proiektuak 10 hilabeteko atzerapena izan zuen Ingurumen Ministeritzako EAEko DemarcaciĆ³n de Costas deritzon erakundearen erreparoagatik, zenbait unetan proiektuaren gauzatzea zalantzan egon zelarik. Baina, azkenean, Plataformaren ekinaren ekinaz eraikitzeko baimena lortu genuen.

2000. urteko otsailean hasi zen Behatokia martxan eta urtero 8000 pertsona baino gehiagok, % 80 Euskal Herriko alde desberdinetako eskolumeak, bisitatzen du. 2000. urtean joandako pertsona-kopurua hain handia izan zen, ezen 300 m-ko soka, kartelak eta 200 tamarindo jarri behar izan genituela jendeari gogorazteko hegaztiak ikusteko hobe zela hareatzan itxoitea eta ez paduraren barnean sartzea.

Behatokia
Hegaztien Behatokia

Aurreko datuek argi uzten dute ekimen hau beharrezkoa izatearekin batera Urdaibai bisitatzen duen naturzale ororentzat (eskolume, ornitologo eta ekoturistentzat) ezinbestekoan bihurtu dela.

Behatokia eraikitzen 50 pertsonek hartu zuten parte. Laguntza horri esker egitura altxatzea, ibilbide ekologikoa adieraztea eta hareatza garbitzea lortu zen. Asteburu bakar batean!

Hegaztien behatokia Busturiako San Kristobaleko auzoan dago eta auzo honetako tren-geltokitik joaten da. Ekipamendu publiko hau Urdaibai Biosfera-Erreserbako Zaingo-Batzordeari eman zitzaion bere mantenimenduaz eta zainketaz ardura zedin.

Behatokia eraikitzeko Maier Elkarte Kooperatiboaren (900 euro) eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa eta Ingurumen Sailaren (1.800 euro) laguntza jaso zen. Emandako diru-laguntzekin eraikitzeko modurik ez zenez egon Ingurumen-Boluntariotzaren Plataformak jarri behar izan zuen dirua 6.000 euroko diru-gastua ordaindu ahal izateko.

IBILBIDE EKOLOGIKO AUTOGIDATUA

2000. urtean, URDAIBAIKO GALTZAGORRIAK Federazioak eremu honen ingurumen-baloreen aberastasunean oinarrituta bertoko biztanleriaren zein Urdaibai ikustera datozen bisitarien artean eremu hau dibulgazio eta ingurumen-heziketarako oso aproposa izan zitekeela erabaki zuen.

Hegaztien behatokia inguruarekin bat egiteko eremu horren ingurumen- eta giza-garrantzia modu erakargarrian eta pedagogikoan azaltzen zuen triptikoa laboratu eta argitaratu genuen. Horretan, San Kristobaleko hareatzan eta hareatzatik beha zitezkeen landaredi- eta animalia-komunitateak (padura, lezkadia, duna, haltzadia) eta paisaiak (itsasbazterra, artadi kantauriarra...) azaltzen da. Hareatza honen sarreran kokatzeko paisaia eta ingurumen horren garrantzia azaltzen zuen interpretazio-panela laboratu genuen, intsinis pinuko euskarrian jartzeko.

Deskargatzeko Panela: Ibilbide ekologiko autogidatua (.pdf 704 KB)

Deskargatzeko Panel interpretatiboa: Urdaibaiko hegaztien behatokia (.pdf 310 KB)

2001EKO UZTAILAREN 22 ETA 23KO GOIZALDEKO SUTEA

Behatokia
Hegaztien Behatokia sutearen ostean

2001eko uztailaren 22 eta 23ko goizaldean, magdalenetako jaiaren gauean, zoritxarrekoa eta deitoragarria izan zen gertaera gertatu zen. Gau horretan sortu zen suteak kiskaldu egin zuen behatokia. Oraindik jakiteke dago nahita ala nahigabekoa izan zen, eta noizbaiten jakingo ote dugu?.

Gertaera honek ohiartzun handia izan zuen bertoko eta probintziako hedabideetan, egunkari, irrati eta telebista ugaritan agertu baizen albistea.

Gertaera honen aurrean, Lurralde-Antolaketa eta Ingurumen Sailak, bere ingurumen-organoa den Urdaibai Biosfera-Erreserbako Zaingo-Batzordearen izenean prentsa-oharra kaleratu zuen. Prentsa-oharrean ekipamendu honen galera deitoratu eta URDAIBAIKO GALTZAGORRIAK osatzen zuten pertsonekiko atxekimendua erakutsi zuten. Era berean, itsasadarreko natura-behatzeko eta ingurumen-heziketa egiteko ekipamendua beregiteko lanetan Urdaibaiko Ingurumen-Boluntarioen Federazioari laguntzeko prest zeudela ere azaltzen zuten.

Urdaibai Biosfera-Erreserbaren Patronatuak egindako komunikatua [+]

Horrela, 2003ko irailean, asteburu pare baten, behatokiaren bereraikitzeari ekin genion, baina aurrekoan agertzen ez ziren berrikuntzak sartuz, egoteko leku zabalagoa edo esertzeko eserlekuak jartzea adibidez. Gainera, interpretazio-panelak jarri genituen barnean.

Egunean, ekipamendu hau Eusko Jaurlaritzaren izenean dagoen aseguru orokorraren barnean dago sartuta.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.