Bizkaiko uharteen artean barruren kokaturikoa dugu Sandinderi uhartea, Mundakako Itsasadarraren baitan, AbiƱako, edo ezagunagoa den San Antonioko, hondartzaren aurrean baitago.
Irlaren gainean egunean inolako arrastrorik erakusten ez duen tenplua zegoen. Antza denez lur lehorretik irlara zubia igarotzen zen, sinestunak ospakizun erlijiosoetara errazago heltzeko. Batzuk nahiago lukete uhartetxo hau lur lehor bihurtzea. Hondartza handitzeak eta beste gertaera batzuek itsasbeheratan lurrarekin lotuta egotea ekarri dute. Hurbilduz gero eroritako ormak ikusten dira. Izan ere, sasoi baten biltegitzat eta bolborategitzat erabili zen. Belaontzi eta gabarrek Urdaibain sakonera nahiko aurkitzen zuten garaikoa da hori.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.