Urdaibai Biosfera Erreserba » Geografia » Begiratokiak

MAUMEKO ATARIA (Muxika)

Deskribapena:

Maumeko auzotik Atari honetara doan ibilbidea interes handikoa da baserriak eta errota-burdinola ikus daitekeelako. Era berean, azkenengo 100 m-tan izugarri ondo kontserbatutako harbidea edo galtzada dugu. Ez dezagun ahaztu hemendik Ardo eta Arrainaren Bideak zeharkatzen duela. Atari honetan oso begiratoki bitxia dugu zeren eta Busturialdean egon arren Durangaldeko mendiak oso ondo ikus daitezke.

Historia:

Kokapena:

Mendatatik Urrutxuarantz joaten da, zenbait errepideen bidegurutzea. Ondoren, auzo hori Iurretako Udalerriarekin lotzen duen errepidea hartu eta bide erdian ezkerrera joateko desbideraketa ikusiko dugu, Maume 3 km-ra dagoela adierazten duen kartelarekin. Hori hartu eta auzo horretara ailegatutakoan egurrezko beste karteltxo bat ikusiko dugu Maumeko Ataria 1,3 km-ra dagoela adieraziz. Hemendik aurrera hobe da oinez joatea.

Kondairak:

Inguruko baserriko biztanleek diotenez begiratoki horretan sorginek ekarri eta utzitako harria dago eta, seguruenez, bere tamaina ikusita egia izango da. Era berean, hor badago Sorgintoki deituriko parajea eta Sorgintoki Erreka, begiratoki honen azpitik doan Erreka hain zuzen ere.

Tradizioak:

Argazkiak:

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.