Euskal kosta Europako lurralde atlantiarraren zatia da eta, beraz, klima ozeaniko epela eta hezea dauka ezaugarri. Portugalen iparraldetik lautada frantziar eta germaniarrak zeharkatuz itsasbazterreraino doan kostako zerrenda estua hartzen du. Urdaibaiko (eta Busturialdeakoak beraz) eskualdeak, beraz, klima epel ozeanikoa dauka Kantauriar itsasoak erregulaturik, aldagai atmosferikoen uniformetasuna bermatzen duelarik. Klima honen ezaugarri nagusiak hauexek dira: tenperaturen gorabehera arinak, prezipitazioak urtean zehar homogeneoki banatuta egotea eta izozteak nahiko urriak izatea.
Taula honetan Muxikako estazio meteorologikoan 1999-2005 urteetan jasotako serie klimatikoa adierazita dago. Bizkaiko Sare Meteorologikoan sartuta dago eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estazio Meteorologikoen partaide da. Urdaibaiko lurralderako informazioa, besteak beste, Bermeoko buiak eta estazio meteorologikoak eta Gautegiz Arteagako estazio meteorologikoak ematen dituzte.
Urdaibain, udaldian, eta batez ere uztailean, prezipitazioen bolumena txikia da baina, halere, nahikoa da defizit hidrikoa ekiditeko. Köpperren sailkapenaren arabera, ezaugarri horiek Klima Hezea Urtaro Lehorrik gabekoa zehazten dute. Dena den, eskualdea hegoaldeko atlantiar zatian dagoenez eta bere meteorologia aldatzen duten garrantzizko faktore geografikoez inguraturik dagoenez, hala nola, Bizkaiko Golkoa, penintsula Iberiarra eta Sakan Atlantiarra, kontuan hartzea komeni diren ezaugarri klimatologikoak dauzka.
Urdaibai Atlantikoaren inguru lasaiaren barruan dago kokaturik, neguan batik bat Mendebaldeko Haizeek eta Jet Korronteak bultzaturik atmosferaren goiko geruzetatik Europako mendebaldetik zehar dabiltzan depresioetatik ondo babestuta dago. Halere, udaberrian zehar luzatzen den neguko aro horrek euri-jasak -beti ez dira ugariak- erregularki egotea dakar eta tenperaturarik hotzenekin bat egiten dute. Neguan zehar, gainera, hotz izugarri handiko bi aldi egon daitezke: lehena, hezetasunarekin batera (elur-eran izan daitekeena). Britaniar Uharteetako iparraldeko antizikloiak aire hotza eta hezea bidaltzen duelako gertatzen da eta Europa osoan eta, askotan, baita Afrikako iparraldean ere eragina izaten du; bigarrena, guztiz lehorra da. Europaren mendebaldea eta, beraz, Euskal Herria, Siberiako antizikloiaren mende geratzen direlako gertatzen da. Oso aire hotza eta, noski, lehorra, bidaltzen du. Bestalde, udazkeneko ekaitzek, Azoreen gainean behin aurkiturik, nahiko latitude baxuan, fronte hotzak bultzatzen dituzte eta fronte horiek penintsulara indarrez sartzen dira hegoaldetik. Haize fresko eta hezearen masa hauek penintsulako mendikate jarraiak zeharkatu egin behar dituzte. Horrek beraien hezetasun-karga prezipitatzera eta tenperatura irabaztera behartu egiten die, Foëhn efektua izenaz ezaguna denaren arabera. Kantauriar kostaldera helduaz haren haranetan sartzen dira gehiago berotuaz eta abiadura gehituaz. Hezetasuna gutxitu eta tenperatura handienak lortuaz tenperatura urtaroetako normaltzat jotzen denetik gora igoarazten duten hegoaldeko haize-boladak sortarazten dituzte. Giro hau sargori ezaguna da, eskualdeko traiektoria meteorologikoa aldarazten duena. Udaren egoera atmosferiko hau gehienetan ekaitzetan amaitzen da. Halere, udan, aldi egonkorrak -Azoreetako antizikloia iparralderago kokatzen denean, masa hezeak eta fronteak Eskandinavia alderantz desbideratuz-, eta aldi hezeak, -Azoreetako antizikloia ahuldu edo apur bat hegoalderantz doanean- tartekatzen dira. Era berean, udazkenean udako baldintzak mantentzea ohikoa izaten da. Berriz, antizikloia Europako kontinentearen gainean egonkor bihurtzen bada, asteak ere iraun dezake, agorraldia luzatuaz. Urteko sasoi horretan tanta hotza izaerako gertaerak izan dira. Gainetik azalduz honela gertatzen da: atmosferaren goiko geruzatan oso aire hotzeko masa sartzen den bien bitartean, gainazalean, egoera termiko epela izaten da; aire hotzeko masa berriro iparralderantz egiten duenean, aire hotzeko ponpa-antzekoa, batzuetan, hegoalderako sartu den eremua, atzerantz egin duen masa orokorretik isolatuta geratu da. Aire hotzeko ponpa gainazalerago kokatutako aire beroarekin kontaktuan jartzen da. Aire bero honek itsasoko uraren lurrunketatik lortutako hezetasunez nahiko beteta egoten da. Kontraste gogor honek biolentzia handiko ekaitz-gertaerak eta muturreko euriztapena ekartzen du. Mediterraneo aldean gertaera hau oso ohikoa bada ere, Bizkaiko Golkoan, 1983ko uholdeak eragin zituen.
Europako neguaren laztasuna epeldu egiten da, hemen, kostaldearen gainean zikloiak sarritan zirkulatzen direlako, prezipitazio eta tenperatura epelak sortaraziz. Baina penintsularen gainontzekoan egoera antiziklonikoak daudenean, Kantauriar kostan fronte hotzak igarotzen dira, euri zaparrada handiak sortaraziz Erlaitza azalikutzen duten atlantiar ekaitzei loturik. Presio altuek Atlantikoan menderatzen dutenean eta antizikloia taketaren antzera Eskandinavia eta Eskoziarantz luzatzen denean, haizeak iparraldeko eta ipar-ekialdeko bihurtuko dira tenperaturak oro har jaitsi eta elurte itzelak eragiten dituzten aire hotzeko masak ekarriaz. Fenomeno horri hotz-bolada deitu ohi zaio eta Europako hegazti-faunaren aldizkako migrazioei eragiten die. Izan ere, hegaztiek egun batzuetan ezkutuan egoteko leku babestuagoak bilatzen dituzte, hala nola Kantauriar Itsasoko bazterrak.
Aitzitik, abuztuan Azoreetako antizikloiak haize hezearen masak ekar ditzake kostara. Masa horiek mendi hegaletatik gora igotzean prezipitazio arinak eragiten dituzte, prezipitazio orografikoak deiturikoak hain zuzen ere, hodeien geldiunea gertatzen delarik. Era berean, Bizkaiko Golkoaren gainean beroketa bat edo gertatzen da uda bukaeran, itsaso gainetik zirkulatzen duen hezetasuna handitzen duelarik. Penintsularen barna, airearen azaleko beroketak udako depresio termikoa sortarazten du eta depresio horrek atmosferaren goiko geruzetako zirkulazio hotzarekin bat baldin badator, ekaitz-prozesuak askatzen ditu.
Urdaibairen barnealdeak kostaldeak baino prezipitazio gehiago dauka. Muxikan, esate baterako, prezipitazio egunak Gernika-Lumokoak baino gutxiago dira eta eroritako ur bolumena, berriz, handiagoa. Mundaka, Busturia edo Bermeo moduko kostaldeko herrien eta barnealdekoen arteko tenperatura-aldea gradu batzuetakoa izan ohi da.
Udazkeneko eta neguko urtaroen bataz besteko hezetasuna % 80koa den bitartean, udaberrian eta udan % 70ekoa da. Urteko intsolazio-denbora 1.750 ordutakoa da eta urtero 150-200 egunetan euria egiten du.
Haranaren norabide meridianoa dela eta, lainoek eta inbertsio termikoko fenomenoek gutxiago irauten dute estuarioan eta aldamenetan brisek eta itsasoko haizeek atmosfera erraz garbitzen dutelako eta aire-masak geldi daitezela eragozten dutelako. Aire-berrikuntza hau zailagoa da haran itxietan, hala nola Oman eta Basondon (Kortezubi), edo ibai nagusien zati erdi itxietan, Areatzan eta Ugarten (Muxika), Albizen eta Olaben (Mendata) edo Ibarrangelun ere bai. Fenomeno horiek barnealdeko giroa pixka bat kontinentalizatu egiten dute, tenperaturen gorabehera handiagoekin, ibai behe zatietan eta Itsasbazterreko zerrenda, bitartean, tenperaturen erregulazio handiagoa egonaz eta prezipitazioak urriagoak. Agertzen da, beraz, nolabaiteko ñabardura meridionala kostan, bere klima mediterranear klimaren antzerako bihurtuaz, nahiz eta balantze hidrikoa bermatuta egon.
Izozte gutxiko giro hau oso aproposa da zitrikoak hazteko, limoiaren moduan, kostaldeko herrietan baserri ondoan landatzen dena orain dela mende askotatik eta barnean nahiz itsas zabalean kontserbagarritzat eta eskorbutoaren aurkakotzat erabili izan dena. Aldeko hariztien txokoetan, alde subtropikaleko landare- eta animalia-espezieak daude. Kareharri urgoniarraren gainean beste mikroklima berezia garatzen da, hauxe nahiko termikoa izanik. Mendi karstikoetan prezipitazio-ura lur azpira azkar iragazten denez gero, bertan bizi direnek nahikoa lehorte handia jasan behar dute, klima mediterranearrean tipikoa dena. Mendi hauetan dauden landare-espezieak mediterranear klimako tipikoak dira. Dolina edo eguzkitik babestuta dauden mendi-hegaletan, eta lur emankor eta freskotasun atmosferikoa pilatzen den kareharrizko mendi-multzoetan bakarrik ugaritu daitezke beste espezie batzuk.
Halere, kareharrizko mendi-multzoetako haran itxi handietan edo oso maiz gelditzen dira aire fresko eta hezearen masak eta egoera antiziklonikoa egonkortu egiten bada eta haizea gelditu egiten bada, gau garbietan ihintz eta izotz puntuak gainditu egin ohi dira, egunetik egunera lainoak eta gaueko izozteak sortaraziz, Oman eta Basondon (Kortezubi) edo Bollaren (Ereño) gertatzen den bezalaxe.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.