Urdaibai Biosfera Erreserba/Euskar/Berbeteari gatza eta piperraa
2. Izaerazko ezaugarriak:
GAIZTOKERIA DESBERDINEN JABE DIRENEI
- Ainetru: (aiñetrue!) Pertsona okerra, denganinoa
- Ama putearen seme: (ama putien semie!) Bere ama putatzat hartzea
- Andra txarriaren seme: (ama txarridxen semie!) Bere ama zikintzat hartzea
- Barraban: (barrabana!) Barrabasa, gaiztoa
- Barrabas: (barrabasa!) Barraban, bihurria
- Bihotzgogor: (bihozgogorra!) Sentimendubakoa
- Denganino: (dengañinoa!, denganiñue!) Okerra
- Drogoso: (drogosoa!, drogosue!) Bihurrikerietan dabilen umea
- Esangaiztoko: (esangaiztokoa!, esangaiztokue!) Esandakoa ez dauana egin
- Esantxarreko: (esantxarrekoa!, esantxarrekue!) Madarikazioak erabiliz berba egiten dauana
- Eskuarin: (eskuariñe!) Beti joteko prest dabilena
- Faltsu: (faltsue!) Egia ez dabilena
- Guzurti: (guzurtidxe!) Guzur asko esaten dituena
- Harrapatari: (arrapataridxe!) Dena bereganatu gura dabena
- Inpernuko deabru: (inpernuko diabrue!) Gaiztakeria askoren jabea
- Judio: (judidxoa!, judidxue!): Intentzio txarreko azkarra
- Kitano, kitana: (kittanoa!, kittanie!) Guzurretan eta engainuetan dabilena
- Lotsabako: (lotsabakoa!, lotsabakue) Gizalegez hezibakoa
- Lupu: (lupue!) Azpijokoetan dabilena
- Madarikatu: (madarikatue!) Izate txarra dauana
- Oker: (okerra!) Gaiztokeriak egiten dituena
- Osti: (gizonostidxe!, umeostidxe!) Pertsona txarra
- Saguzar: (saguzarra!) Asko jakin eta beti berea egiten dauana
- Sasiosteko: (Sasiostekoa!, sasiostekue!) Bere bikotea ez danarekin sortutakoa
- Sorgin: (sorgiñe!) Gaiztokeria askoren jabea
- Traste txar: (traste txarra!) Gaiztoa
- Txakur: (txakurre!) Haginka eginda, daukazuna kenduko deutsuna
- Txakurkume: (txakurkumie!) Txakurraren kumea
- Txarri: (txarridxe!) Besteei beti txarto egiten dabilena
- Zantar: (zantarra!) Gauza txarrak egiten dituena
- Zapo: (zapoa!, zapue!) Azpikerien bidez kalte egiten dauana