Urdaibai Biosfera Erreserba/Euskar/Berbeteari gatza eta piperraa

Berbeteari gatza eta piperra [aurkibidera joan]

2. Izaerazko ezaugarriak:

BESTE BATZUK

  • Ez sinestu: (ezsinestue!) Ez dauana ezer sinesten
  • Gaztainelokotza baino ligorrago: (gaztañelokotza baino ligorragoa!) Ligor-ligorra eta erantzun txarrekoa
  • Gogaikarri: (gogaikarridxe!) Kantzagarri
  • Gosekil: (gosekile!) Gosez dagoena beti
  • Hikopasa: (ikopasie!) Larrua guztiz tximurtuta daukana
  • Kantzagarri: (kantzagarridxe!) Aspergarria, gogaikarria
  • Ligor: (ligorra!) Jarrera zakarra dauana
  • Mañoso, mañosa: (mañosoa!, mañosie!) Edozergatik negar egiten dauana Mizketu: (mizketue!) Larregikerietan alferrik galdua
  • Mizkiñ: (mizkiñe!) Jaten eskasa dena, mokofina
  • Mozkorti: (mozkortidxe!) Mozkorrak hartzen dituena
  • Panplinoso, panplinosa: (panplinosoa!, panplinosie!) Beti kexaka dabilena Salobre: (salobrie!) Jatekoagaz eta edatekoagaz nabarmena dena Sikutero, sikutera: (sikuterue!, sikuterie!!) Oso berekoi, diruzalea Trabes: (trabesa!) Alderantziz egiten dituena egitekoak
  • Trabeseko paela: (trabeseko paela!) Gauzak oker egiten dituena
  • Txapeloker: (txapelokerra!) Guardia zibila
  • Txingau: (txingaue!) Zoroa
  • Umemoko: (umemokoa!, umemokue!) Umea izanda handi nahia dauana
  • Uzkin: (uzkiñe!) Jaten eskasa dena
  • Zoritxarreko: (zoritxarrekoa!, zoritxarrekue!) Zorionik ez

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.