Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Mitologia hiztegia

Gizakiok ingurumenarekin, izaki bizidunekin zein bizigabeekin, harreman estuan bizi garenez uneoro egoera berriak sortzen zaizkigu. Horiek ulertzeko nahia ere etengabe erakusten dugu. Ingurumena desberdina den heinean erantzunak desberdinak izan daitezkeen bitartean, galderak, ordea, nahiko antzekoak dira. Horrela, apurka-apurka, mitoak (pertsonaiak, superstizioak, sineskeriak eta ipuinak) garatzen goaz. Herri bakoitzak historian zehar sortu dituen mitoak ezagutu ezkero Herri hori ulertzea errazago gertatuko da, Herri ororen Kulturaren oinarrietariko bat MITOAK baitira.

Euskal herritarrok baditugu mito propioak. Batzuk Euskal eremu geografiko osoan hedatu daude, baina badaude oso eremu geografiko zehatzera mugatutako mitoak ere.

Mitoen transmisioa ahozko tradizioan oinarritzen da eta transmisioa eteten bada betirako galduko lirateke. Hori ulerturik edo, XX. mendearen bigarren hamarkadatik aurrera On Joxe Miel Barandiaran, Aita Barandiaranek, Euskal Etnografia serioski aztertzen hasi zen Euskal Herrian eta baita Busturialdean zehar ere. Horretarako informatzaile desberdinekin jarri zen kontaktuan. Bazituen Kortezubin, Bermeon, Ereñon... Berak bildutako guztia Euskal Folkloreko Urtekaria (Anuario de Eusko Folklore) deituriko argitalpenean argitaratzen zuen. Honek inoiz eskertu ezin izango zaion egindako lan mardulari esker XXI. mende honetan duela ia mende bat bizi izandako euskaldunek zertan sinesten zuten ezagutzeko aukera dugu eta hurrengoko mendeetan ere izango dugu.

Urdaibaiko Hiztegi Mitologikoak Euskal Etnografiaren atal bat landuko du, Mitologiarena hain zuzen ere. Berau zentzurik zabalenean ulertuko dugu. Horrela bada, mitologiaren barruan pertsonaia mitologikoak, sineskeriak, ohiturak... sartu ditugu. Honen bizkarrezurra Aita Barandiaranek prestatu zuen Diccionario Vasco Ilustrado de Mitología da. Ondoren, bibliografia zabalarekin osatu dugu. Izan ere, gerora, ikertzaile desberdinek (Resurrección María de Azkue, José Dueso...) landu dute gai hau. Arlo honetan, Busturialdean, oso lan bikaina egin dute Etniker Bizkaiaren baitan Busturialdean lan egiten duten ikertzaileak, horien artean Anton Erkoreka, honen argitalpenak (Etnografia de Bermeo bilduma) oso baliokoak gertatu baitzaizkigu atal hau prestatzeko.

Urdaibaiko Hiztegi Mitologikoaren esparru geografikoa Urdaibaiko Biosfera Erreserba zein Busturialdea da.

Hiztegi moduan antolatu da. Beraz, A-tik Z-ra doa eta izenak euskaraz jarri direnez ll, ñ, r, v eta w hizkiez hasten den berbarik ez da ageri. Izenok ahoskatzen diren moduan daude idatzita, hizki larriz eta beltzez daude adierazita. Ondoren, Labayru Hiztegia-k (Bizkaiera eta batuera (b)uztarturik) zein Elhuyar Hiztegia-k biltzen dituen izen landuak daude jarrita letra larriz (eta xehez, sinonimoa) eta parentesi barruan. Ondoren, gaztelaniaz duen esanahia jarri dugu letra etzanean. Sarrera bakoitzaren amaieran sineskeriei, ohiturei... dagozkien azalpenak jarri dira. Atal hau eta Urdaibaiko Ipuin eta Kondairak deitutako atala lotzen saiatu gara aukera egon den bakoitzean. Atalaren amaieran erabilitako bibliografiaren berri ematen da.

Sarrerari amaiera emateko bakarrik aipatu hemen aurkezten dugun atal hau zerbaiten hasiera izan nahi duela. Hemendik aurrera datorrena zure esku dago. Sinistu.

BIBLIOGRAFIA

- Allika, Irune; eta Uriarte, Bitor
Bermeoko Toponimia
Bermeoko Udala, Euskara Saila
Bilbo, 2007

- Barandiaran, Joxe Miel
Diccionario de Mitología Vasca
Txertoa Argitaletxea
Donostia, 2003

- Barandiaran, Joxe Miel
Lan Bilduma.
I. Liburukia. Eusko Folklore.
Diccionario ilustrado de Mitología Vasca.
Editorial La Gran Enciclopedia Vasca.
Bilbao, 1973

- Barandiaran, Joxe Miel
Lan Bilduma.
II.liburukia. Eusko Folklore.
Editorial La Gran Enciclopedia Vasca.
Bilbao, 1973

- Del Palacio, Vicente; eta beste batzuk
Historia de Lumo
Gernikazarra Historia Taldea
Gernika-Lumo, 1999

- Dueso, José
Guía del akelarre vasco
ROGER Editor
Donostia, 2001

- Dueso, José
El Munedo Encantado de los Vascos. De la A a la Z.
ROGER Editor
Donostia, 1999

- Erkoreka, Antón
Analisis de la medicina popular vasca
Estudios de etnología y etnografía
Labayru Ikastegia
Bilbo, 1985

- Erkoreka, Antón
Etnografía de Bermeo
Doniene Bilduma
Bilbo, 2003

- Erkoreka, Antón
Leyendas, cuentos y supersticiones
Doniene Bilduma
Bilbo, 2000

- Elorza, Javier eta besteak
Helechos de Bizkaia
Bizkaiko Gaiak
369-370 zenbakiak
BBK
Bilbo, 2006

- Euskal Herriko Atlas Etnografikoa.
La alimentación doméstica en Vasconia.
Etniker Euskalerria
Labayru Institutuko Etnografia Saila
Bilbo, 1999

- Euskal Herriko Atlas Etnografikoa.
Medicina popular en Vasconia.
Etniker Euskalerria
Labayru Institutuko Etnografia Saila
Bilbo, 2004

- Euskal Herriko Atlas Etnografikoa.
Ritos del nacimiento al matrimonio.
Etniker Euskalerria
Labayru Institutuko Etnografia Saila
Bilbo, 1998

- Euskal Herriko Atlas Etnografikoa.
Ritos funerarios en Vasconia.
Etniker Euskalerria
Labayru Institutuko Etnografia Saila
Bilbo, 1995

- Juaristi, Jon
La leyenda de Jaun Zuria
Bizkaiko Gaiak
62. zenbakia
BBK
Bilbo, 1970

- Labayru Hiztegia. Bizkaiera eta Batuera (b)uztarturik.
Labayru Ikastegia, BBK Fundazioa eta Ibaizabal Argitaletxea
Bilbo, 2003

- Mallea Lamikiz, Idoia
Mendata, gure geurea danentzat.
Mendatako Udala
Bilbo, 2002

- Maria de Azkue, Resurrección
Euskalerriaren Jakintza
Literatura Popular del País Vasco
I. Liburua: Ohitura eta Sineskeriak
Euskaltzaindia ∧Espasa-Calpe
Bilbo, 1989

- Maria de Azkue, Resurrección
Euskalerriaren Jakintza
Literatura Popular del País Vasco
II. Liburua: Ipuinak eta Irakurgaiak
Euskaltzaindia ∧Espasa-Calpe
Bilbo, 1989

- Martínez de la Cuadra, Alberto
Nabarniztarren Berbakera
Nabarnizko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia
Nabarniz, 2006

- Pedro Pérez, Fernando
Euskal Herriko Lore Gabeko Landareak
ADEVE
Bilbo, 2006

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.