Gure lan arloak » Basoaren erabilpen anitza

Espezie arrotzen, gehienbat pinu eta eukaliptuen, bidezko baso-laborantza oso nabarmenki ari dela gorantz egiten Urdaibai Biosfera-Erreserban. Monolaborantzak eta ingurumenean hain eragin negatiboa dituzten baso-jarduerek baso atlantiarren azalera zuhaizdi-azaleraren % 2ra ere ez ailegatzea dakarte. Horregatik, inolako duda izpirik gabe, ekosistema hau desagertzear dagoela esan dezakegu.

Egoera honen aurrean, Urdaibaiko Ingurumen-Boluntarioen Federazioak BASOAREN ERABILPEN ANITZA izenburupean baso-proiektua jarri dugu abian. Proiektu honek bi atal ditu:

1.- Erakustaldi praktikoa: Basoaren errentabilitatea ikuspegi edo arlo desberdinetatik ikus daitekeela eta ikusi behar dela erakutsi nahi dugu. Ikuspegi desberdin horiek jarraian azaltzen dira.

  • Errentagarritasun soziala: basoa disfrutatzeko eta dibertsio-gunea izatea, Basarriren bertsoek erakusten diguten moduan.
  • Errentagarritasun ekonomikoa: erabilpen eusgarriaren gastu eta irabazi ekonomikoak analizatu, pinuen edo eukaliptuen monokultiboak baino errentagarritasun hadiagoa duela baso eusgarriak erakusteko.
  • Errentagarritasun ekologikoa edo anbientala: desagertzear dagoen ekosistema berreskuratu eta sare trofikoa berezarri baso osasuntsuaren eredua zein den erakusteko.
  • Errentagarritasun paisajistikoa: eredu paisajistiko orekatu eta anitza planteatzea.

Erakustaldi praktikorako Ehne sindikatuaren (euskal nekazari eta abeltzainen sindikatua), Errotuz-en Elkartearen (basoaren erabilpen eusgarriaren aldeko elkartea), Bertoko Basoa Haztegiaren laguntza teknikoa dugu. Horrekin batera, baso-sail desberdinak lortu ditugu Bermeoko Udalerrian (Udalerri honetako Udalak utzitako lursaila) eta Kortezubiko Udalerrian (Federazioak berak erositakoak).

Kortezubikoan, hemen ere basogintza eusgarriaren landaketa teknikak erabiliz, espezie desberdinekin ari gara saiatzen, hoien artean lizarra, gurbea eta gaztainondoa ditugu.

2.- Proiektuaren dibulgazioa: Proiektua bera ere zabaldu nahi da hitzaldien, bisita gidatuen, erakusketen... bitartez.

Proiektu honetan parte-hartu nahi baduzu mendi-zati bat salduz edo bere erabilpena utziz esperientzia honekin aritzeko edo, besterik gabe, proiektu honetako edozein informazioaren gainean argibiderik behar baduzu galtzagorriak@urdaibai.org helbide elektronikoaren bitartez edo... telefono-zenbakir hauetara 94 6178228 edo 659674379 deituz egin dezakezu.

Panelak deskargatzeko:

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.