Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Terlegizko bainu-etxea

Bizkaian ur mineromedizinal ugari aurki daiteke. Euretariko asko herritar ugarirentzat ez dira inoiz ezagunak izan eta beti inguruko herritarrek modu enpirikoan erabili dituzte, eta guztiei ezarri dizkiete sendatzeko bertuteak. Gutxi batzuk bakarrik modu egokian ikertu, dokumentatu eta analizatu egin dira, gerora komertzializatu zirenak. Horien gainean, XIX. mendearen amaieran, Bizkaian martxan zeuden hamaika bainuetxeak kokatu ziren. Bainuetxe bat Kortezubiko Terlegiz auzoan egon zen eta 1939ra arte funtzionatu zuen. Iturburua 1840. urtera aldera deskubritu zen. 1887an hiru iturburu izan zituen. Bi sulfurotsuak ziren eta bat burdintsua. Beranduago, jaberianoen kongregazio erlijiosoaren eskuetara pasatu zen eta mintegi moduan eta laikoek era guztietako batzar erlijiosoak egiteko erabili zuten. Gaur egun eta, duela 20 urte baino gehiagotik, drogamenpekotasuna duten pertsonen komunitate terapeutiko moduan erabiltzen da. Era berean, lehen hotela hartu zuen eraikina eta bainuetxearen bainua erabat suntsituta daude.

Ura, konposaketa zein erabilpen aldetik, gizakiontzat bizirako ezinbesteko elementua izan da. Aspalditik, gorputza garbitzeko edota zenbait gaixotasuni aurre egiteko asmoarekin gizakiak, animaliek egiten duten modu berean, gorputza uretan sartu eta bertan sartuta denbora batez iraun du.

Ur mineromedizinalak

Ur mineromedizinala hidrologia medikoaren agente terapeutikoa litzateke, eta bere eragina, iturburu eta bainuetxe bakoitzaren konposaketa kimiko berezian eta bereizgarrian bilatu behar da.

Ur hau zer den esateko definizio ugari daude.

Bata Osasunaren Munduko Erakundearena da. Honen arabera ur mineral naturalak ondokoak dira: bakteriologikoki kutsatu gabeko urak, lurpeko iturrian jatorria dutenak, 1 kg-ko 1 g mineral edo 250 mg CO2 aske gutxienez dutenak eta osasunerako onuragarriak diren propietateak dituztenak.

Matxitxakoko talaia.
Metal-ura isurtzen duen iturria. Ur
hauen ezaugarriak ondokoak dira:
garbiak, gardenak, freskoak, zapore
astrigente metalikoa, zenbaitetan
estiptikoak, usain sumagarririk
gabekoak. Metal-ur izenarekin
ezagunak dira. Airearekin eta
argiarekin kontaktuan daudenean
eraldatu egiten dira. Iturburutik atera
bezain pronto geruza gorriz estaltzen
dira; ezaugarri horri esker berehala
bereizten dira. Izan ere, euren
ibilbidean zehar burdina-oxidoz
osatutako sedimentua pilatzen da.
Metal-uren suspertzaile legez erabili
da eta beti mineral-eza dagoe
n koadroetan (anemiak, amenorreak,
etabar).

Beste bat estatu espainiarreko 1991ko Araudi Tekniko-Sanitarioa da. Honen arabera "ur mineral naturalak bakteriologikoki osasuntsuak diren urak dira, jatorria lur azpiko geruzan edo aztarnategian izan eta iturburu batetik, gune batetik edo ugaritik, berez edo zuloak egindakoan, ateratzen direnak. Ur hauek bestelako ur edangarrietatik ondo bereiz daitezke ondoko ezaugarriengatik: a) bere izaera: mineralak, oligomineralak eta bestelako osagaiak ditu eta, zenbait kasutan, eragin zehatzak gainera, eta b) bere jatorrizko izaeragatik. Ezaugarri hauek eraldatu gabe kontserbatu dira, ura lur azpian sortu eta akuiferoak kutsadura-mota guztietatik babestuta egon direlako."

Baina, nola sortzen dira ur mineromedizinalak?

Lehen urratsa berezko ur mineralak lortzea da. Hauen jatorria, derrigorrez, lur azpiko iturburua da, gehienetan ur meteorikoak (euria edo elurra), grabitatearen eraginpean, lurrazaletik sakonago dauden geruzetara sartu egiten direlako eta sakonera horretan egiten duten ibilbideagatik tenperatura irabazten dute. Beranduago, surgentzia-mekanismo desberdinak direla medio harkaitzen zuloetatik edo zartaduretatik gainazalera igo dezakete. Surgentzia-mekanismo horiek fase tektoniko batek edo ugarik sortutako apurketa gogorren, edota haranen edo depresioen agerpenen araberakoa direla. Ondorioz, iturburuak irtengune bat edo asko ditu, berezkoak zein gizakiak eragindakoak. Sakonean egiten duten ibilbidea dela medio, uren ezaugarri fisikokimikoak mugitu diren lur-eremuaren araberakoak dira batez ere. Horregatik ur mineralen konposaketa eta ezaugarri hidrogeologikoak oso dibertsoak dira. Horrela bada, konposaketari dagokionez bi ur-mota berdintsurik ez dagoela esan daiteke. Hala eta guztiz ere, puntu honekin bakarrik ur honen ezaugarri fisikokimikoak ezin azal daitezkeenez, euren jatorri endogenoa -magmatikoa, bolkanikoa eta kimikoa- ere kontuan hartu behar da.

Matxitxakoko talaia.
1861ean egindako eraikina. Eraikuntza
honen aurreko fatxadan, kareharrian
egindako kartelean, ondoko inskripzioa
irakur daiteke: Edificada por D.
Domingo de Uria. Año 1861.

Ur termalak, bestalde, lur azpiko ur beroak dira. Leku jakin bateko ura ur termaltzat hartuko da, baldin eta leku jakin horretan isurtzen diren uren urteko bataz besteko tenperatura baino lau gradu zentigradu altuago gutxienez badu.

Beraz, ur mineral natural guztiak lurpeko iturburuan dute jatorria eta ez daude bakteriekin kutsatuta. Ur kg bakoitzeko mineral gramo bat baino gehiago dute, edota 20ºC-ko tenperatura baino altuagoa, edota oinarrizko zenbait osagai –iodoa, burdina, sufrea, artsenikoa, erradioaktibitatea edo CO2a esaterako- kantitate minimoan dute. Gainera, beren konposaketa fisikokimikoa, hau da, mineralizazio-mota aldatu gabe mantendu behar du denboran zehar.

Bigarren eta azken ezaugarria ondokoa da: Autonomia Erkidego bakoitzean eskumena duen organismoak osasunerako duten eragin terapeutikoak nabarmenki frogatuta izan behar ditu eta, ondorioz, onura publikotzat hartuta izan behar du.

Burdin iturburuak oso ugari agertzen dira Bizkaia osoan eta, baita, Busturialden ere. Burdin urik ez duen udalerririk ez da izango. Hau horrela da gainazalaren geologiagatik, den-dena burdina-oxidoz osatuta baitago. Badaude burdina-iturburuak esate baterako badaude, Bermeon, Matxitxakoko lurmuturretik gertu eta Sollube mendiaren magalean, eta Gautegiz Arteagan. Gautegiz Arteagakoa lehenengoz 1764an aipatu zen, Pedro Gomez Bedoya Paredes lanean hain zuzen ere.

XIX. mendearen amaieran, hamaika bainuetxe zeuden funtzionamenduan Bizkaian. Busturialden bakar bat, Terlegizkoa, Kortezubin, hain zuzen ere.

Kortezubiko Terlegizko bainuetxea

Iturburua Terlegiz auzoan ateratzen da, Larrondo izeneko lekuan.


Sulfurodun uren iturburua. 1853an,
isuria handia da. 200 azunbre
minutuko ere aipatzen da. 1876an
isuria gutxi gorabehera 400 litro
ordukoa da, 1927an bezala.

Bainuetxe honen urak 18ºC-ko tenperatura konstantean ateratzen dira. Bere dentsitatea 1,0015 kg/m3-koa da.

Ur hauek deskonposatzen ari diren landare-hondakinez osatutako lurrazala zehartzen dute. Hondakinok oxigenoa eta sulfatoa hartzen dutenez, sufreak urarekin konbinatzean hidrogeno sulfuroa sortzen dute, eta sulfuroak ur hori mineralizatu egiten du. Antzinako bainuetxe honen urek ez dute sulfurorik eta bere tenperatura igotakoan beren eragile mineralizatzaile garrantzitsuena, hots, azido sulfidrikoa galdu egiten dute.

Litekeena da iturburua 1840. urte aldera aurkitu izana. Dirudienez, lur-eremuaren jabea zen Gregoria Uriaren morroi batek ustel-usain gogorra sumatu zuen Hildako animaliak sortutakoa zelakoan zegoen. Ur-korrontea zegoela ohartu zen. Ur hori dastatu eta zapore nazkagarria zuela konturatu zen. Jabea abisatu eta ura Elorriokoa modukoa zela ohartu zen. Medikuak eta farmazeutikoak abisatu zituen aztertu eta, errentagarria izanez gero, ustiatu zezaten.

Bainuetxearen establezimenduaren eraikina 1848 aldera eraiki zen.

Uria andereak iturburua aurkitu eta La Calle jaunak analizatu bezain laster, herri-onuratzat hartutakoan, barrakoi txiki antzeko zerbait eraiki zen. Lau zati eskasetan banatuta zegoen, beste horrenbeste bainu-ale kokatzeko eta ez zuen etxe-ostaturik. Bainua hartzera zetozenak inguruko baserri-etxeetan hartzen zuten ostatu. Lehen eraikin hau 1860. urtera arte iraun zuen.

1876an iturburu bakarra dago, bere urak erabat itxita dagoen biltegian jasotzen zirelarik. Bertatik ura bi hoditik ateratzen zen. Batek ura zuzen-zuzenean harraskara eramaten zuen eta beste batek galdaratara, bere tenperatura igotzeko. Iturburua Gastiburu deitutako mendizerran, kareharrian, sortzen da.

Data Analisien analistak edo sustatzaileak Uren balorazioa
1853 Pedro María Rubio Urak argiak eta gardenak dira. Hidrogeno sulfuroaren edo arrautza ustelaren usaina distantzia luzera sumatzen da. Zaporea desatsegina du. Bere tenperatura konstantea da, 15ºC ingurukoa. Tenperaturan oinarrituta ur hotzak direla esan daiteke eta bere konposaketa kimikoari dagokionez sulfurotsuak dira.
1880 Alberto Armendariz, osagile-zuzendaria Iturburuan saiakera berriak egindakoan eta ura A. Coipe jaunak aztertzeko Madrilera eraman eta gero honela sailkatu ziren: sulfidrikoak, kloruratuak, sodikoak, magnesiodunak, burdintsuak.
1881 Irailean, Magin Bonet eta Manuel Saénz Díez Unibertsitate Nagusiko katedradunak etorri ziren bainuetxera bisitan, azterketa berria egiteko asmoz, osagile-zuzendaria azken azterketaren emaitzekin ados ez zegoelako. Azken azterketa honen ondoren argi geratu zen burdina eta materia organikoa zeudela, Armendariz doktoreak aurkitu bezala. Gorputz mineralizatzaile moduan ondokoak ditugu: potasa, fosfatoak, silizea, silikatoak eta litina, eta sulfurosoa kantitate txikian. Beraz, izendapen edo sailkapen berria ondokoa da: sulfidrikoak, kloruratu sodikoak, silikatodun litikoak aldaerakoak.
1876 ---------------------------------------- Azken azterketa honen ondoren argi geratu zen burdina eta materia organikoa zeudela, Armendariz doktoreak aurkitu bezala. Gorputz mineralizatzaile moduan ondokoak ditugu: potasa, fosfatoak, silizea, silikatoak eta litina, eta sulfurosoa kantitate txikian. Beraz, izendapen edo sailkapen berria ondokoa da: sulfidrikoak, kloruratu sodikoak, silikatodun litikoak aldaerakoak.
1884 ---------------------------------------- Uren izendapena: sulfurotsu kaltziko hotzak.

1. taula. Urteetan zehar leku honetako iturburuen uren analisiak egin dira. Taula honetan horietako zenbait jaso dira. Lehen analisi kimikoa Gernikako Farmazeutikoa zen Bruño Lopez La Calle jaunak egin zuen 1850ean.

Bainuetxearen eraikina 1876an laukizuzena da. Sei harraska zituen, bakoitza gabinete independentean. Lehenengoan txorro-aparatua zegoen. Harraska bakoitzak bi txorrota zituen, ura isurtzen zutenak. Batek iturburuko tenperaturan isurtzen zuen eta besteak tenperatura handian, ondoko gelan kokatutako lurrun-galdaratik zetorrelako. Orduan, ez zen ez igerilekurik ez eta urmaelik ere.

1876ko urte honetan larrialdiko eraberritzeak egin ziren, besteak beste Kortezubitik bainuetxera gurdian etortzeko bidea hobetzea eta eraikin berria egitea, ostatuari erantsirik, hamabi harraska, igerilekua eta inhalatzeko eta lainoztatzeko tresnak izango zituena.

1876ko denboraldian osagile-zuzendaria José Barrena Duroni izan zen.

Data Eragin terapeutikoak
1876 Azaleko gaixotasun kronikoak: parasitarioak, pitiriasia, hazteria, ezkabia, aknea, herpes tonsurantea eta zirtzinatu kronikoak, mentagra eta kloasma. Bainuak erabiltzen dira bakarrik.
Diatesikoak: herpetideoa (urtikaria kronikoa, liken kronikoa, prurigoa, pitiriasia, psoriasia, ekzema kronikoa, penfigo kronikoa, ektina kronikoa, inpetigoa), sifiloidea (edozein dela), eskrofulideoak (inpetigo eskrofulatsua eta lupu ultzeraduna), pelagra, akronidioa eta grekoen elefantiasia (lepra). Barnealdetik zein kanpoaldetik hartzen dira.
Diatesi eskrofulatsuan oso erabilgarriak dira 36 eta 40ºC arteko tenperaturatan, gatz-bainuekin txandakatuz; sifilitikoan, bere bigarren fasean emaitza hobeagoak lortzen dira; artritikoan (gota) pletorarik ez dagoenean eta batez ere herpetikoan. Minbizi-diatesikoan, kaltegarria ez bada ere, ez du emaitza onik ematen.
Anemia eta kloroanemia, nahiz eta emaitza hobeagoak lortzen diren burdina-urekin.
Serum-kongestioetan.
Dismenorrean, itsasoko urak emaitza onik eman ez badu.
Gibeleko eta harea infartuak eta hezur-muinaren biguntzea. Hobe zorrotadak erabiltzea.
Neurosi-mota batzuetan, korean eta epilepsian esaterako.
Erredurek eta su-zauriek sortutako orbainetan eta uskurtzetan, osatu gabeko apurketak eta ankilosia.
Fistulatan, itsasoko uren bainuek emaitza onik ematzen ez badute.
Ultzera benereoetan, eskrofulatsuak eta batez ere herpetikoetan.
Hidrartrosia eta tumore zurietan, diatesi eskrofulatsuak sortutakoak.
Kariesa eta errakitismoa. Kasu honetan hobe da ur gatz kloruratuekin erabiltzea.
Erreumatismo muskularra eta artikularra. Eragin handiagoa tenperatura altuetan.
Paralisia. Difterikoan bakarrik.
Hantura kronikoak: peritonitisa, zistitisa, laringitisa, bronkitisa, nerbio zentruen eta beren mintzen pulmonia, bronkioetako katarro kronikoa, muskulu-atrofia progresiboa, otorrea, iritisa eta retinitis sifilitikoa, eta blefaritis purpurazeoan ere.
1883 Analisi berriaren ostean ondoko kasuetan ere erabil daitezke: bizio herpetikoak eta eskrofulatsuak sortutako afekzioak; erreumatismoak eta katarroak orokorrean, batez ere arnasbideetakoak.
1884 Arnasbideen afekzio kronikoak, dermatosi herpetiko ez oso nabarmenak, diatesi herpetiko eskrofulatsuak eta sifilitikoak orokorrean.

2. taula. 1876, 1883 eta 1884 urteetan ur hauei esleitzen zaizkien eragin terapeutikoak jaso dira taula honetan. 1876an, halere, ur hauek ondoko kasuetan ezin erabil daitezke: espasmoak, burmuineko kongestioak eta hemorragiak dituzten pertsonentzat; haurdunaldian handidura-sintoma gogorrak daudenean; tuberkulosi- eta eskorbuto-afekzioetan, bai eta zirkulazio zentroko edota odol-hodi handien afekzioen kasuetan. Urte honetan ere, eta bainuetxeak dituen bitartekoekin, inhalazio-eran eta lainoztatze-eran ezin eman daitezkeenez aparaturik ez dagoelako, urak bainu-, zorrotada-, injekzio-, gargarismo- eta edari-moduan har daitezke.

1877an, deskribapenaren arabera, bi solairuko paralelogramoa zen. Beheko solairuan biltegia, labea, galdara, ponpa eta aipaturiko sei gabineteak zeuden; lehen solairuan bainuaren arduradunarentzako eta behe-mailako pertsonentzako (gaixoak beren jatekoarekin) gelak zeuden. Urte honetan establezimenduaren jabeak arnasbideetako afekzioak tratatzeko eskuz egindako bi lainoztatze egin ditu.

1880an establezimendu berria eraiki zen. Proiektua Durangoko Artaube arkitekto jaunarena izan zen. Bainuetxearen eraikin berria aurrekoaren gainean eraiki zen eta bere deskribapena ondokoa da: beheko solairuan, Hego-mendebaldeko horman, sarrerako atea dago eta hiru metroko pasabide zentrala. Pasabide honek eraikina bitan banatzen du. Sarrerako atearen aurrean eta erdiko pasabidearen amaieran ur minerala askatzen duen iturri artistikoa eta kapritxosoa dago. Berezko estalaktita eta estalagmitak dituen kobazulo artifizialetik ateratzen da eta kristalezko galeria bikoitzan itxita dago.

Pasabidearen eskumaldean osagile zuzendariaren bulegoa eta konketak daude. Hemen ere badago inhalazio-gela. Oktogono-formako inhaladorea du, bere goialdetik kristal-piramide batekin itxita dagoena eta leihatila mugikorra duena. Inhaladorearen hondoan, eta ondo konbinatutako haitzetatik, aipaturiko aparatua urez (tenperatura aldakorra) eta gasez hornitzen duen iturria dago. Aurrekoekin batera, beste bi bainu-gela eta, azkenez, hidroterapia-gela daude. Hidroterapia-gela honelakoa da: tribuna hidroterapikoa –de aplicación y dirección erakoa-, presio, neurri eta tenperatura desberdinetako zorrotadak, dutxa eskoziarra, euri hotz eta beroko bainua, jesarrita egoteko gerri-dutxa, zirkularra, goranzkoa eta beheranzkoa eta uterobaginala, ahulki artikulatua dutxa uterobaginaletarako, ondestekoa goranzkoa eta manga mugikorduna, nahierako pita aldakorrekin.

Data 1883 1886 1888
Aberatsak 271 223 153
Txiroak 3 9 4
Tropa 1 1 1
Orotara 275 223 158

3. taula. Gaixoen estatistikak. Gaixo txiroak, ofizialki, ez dira musutruk artatzen, eta 1883an osagile zuzendariak gertaera hori kritikatu zuen, berak zioenez elikadura egokirako dirurik ez badago urak erabili arren emaitzak ezin dira onak izan, eta beste herrialdeetan Aldundia dela laguntza ekonomiko hori ematen duena esaten zuen.

Erdiko pasabidearen ezkerretara eta orden berean hiru bainu-gela, lainoztatze-gela –lainoztatzeko hiru tresna berezirekin eta lau lainoztagailu arrunt, sare metaliko motatakoa- daude. Aurrekoekin batera, beste bi bainu-gela daude eta azkenean lurrun-bainuak eta lurrun-dutxak hartzeko eta errusiar dutxa dituen gela dago. Ondoren, igerilekua dago, apur bat txikia dena. Gela guztietan hamabi zenbakidun koadro adierazlera konektatutako txirrin elektrikoa dago.

Ontziak marmol jaspeztutakoak dira eta bakoitzean bi txorrota daude.

Eraikinaren hegoaldeko fatxadaren zati bat egin behar izan den ebaketak estaltzen du.

1880. urte honetan establezimenduko jabearen kontura errepide-adar berria egin zen.

1880ko denboraldian Alberto Armendariz da osagile-zuzendaria. Bere txostenean aurretik egondako eta hildako Aiegi doktorea gogoratzen du. Bere lana eta instalazioak hobetzeko zuen asmoa –azkenean lortu zena- goraipatzen ditu.

1881ean antzinako ur-biltegian bi iturburu daudela frogatu egiten da. Horregatik egindako analisiak ez ziren zuzenak (antzinako iturburua sulfurotsua eta iturburu berria karbonato ferrosoa 19ºC-tan).


1880an, Artaube arkitektoak, eraikin
hau diseinatu zuen. Egitura berri
honetan, besteak beste, bainurako
edota hidroterapiarako gela berriak
eta osagile zuzendariaren bulegoa
kokatuko ziren.

1881ean iturburuko ura jasotzeko biltegi berria eraiki zen, ur gehiago behar delako eta analisietan aldaketak egon direlako. Hidroterapia-gelaren mailatik lau metrora kokatuta dago. Urte honetan ur hotzaren eta beroaren hodiak kontaktu zuzenean jartzea eta gelak, sukaldea, ostatua, etabar hobetzea proiektatzen da.

Antzinako ostatuaren aurrean otoi-leku txikia, txabola antzekoa, zegoen. Santo Domingo Guzmangoa goratzen da, lehen jabea eta establezimenduaren sortzailea izandako Domingo Uria haren jarraitzailea zelako. Domingo Uria hau 1885ean jabea zen Gregoria Uriaren aita zen. Era berean, ostatuaren aurretik zalditegia zegoen.

1885ean estalitako galeria lehenengo biderrez aipatzen da. Galeria honen bitartez beheko solairuko eraikina bainuetxeko gela solairu nagusiarekin komunikatuta zegoen. 44 pertsonentzako jantokia eta aisialdi-gela zituen. Eraikin honen atzean galeria handia dago eta, pasabide-zubiari esker, bainuetxeraino heltzen da. Jabea, 1880an, Alegria Kapitaina zen –eta horren arrazoia ezezaguna da-.

1886an jabeak Domingo Uriaren alarguna eta alabak dira. Urte honetan osagile-zuzendariak establezimenduan 36 eraberritze-lan egitea eskatu zuen.

1883tik aurrera, bainuen denboraldi ofiziala ekainaren 15etik irailaren amaierara artekoa da.

1860an, Uria jaunak, bainuetxetik 60 metrora gaur egungo ostatua eraiki zuen, 1859an eraberritu zena. Bertan, aberatsak eta klase ertainak ostatu hartzea ohikoa zen.

Eraikin hau lau solairuko lau aldeko poligonoa da. Fatxada nagusia Hegoaldera dago eta solairuak departamentutan eta gelatan bananduta daude. Beheko solairuan sukaldea, jaki-gordailua eta jantokia zeuden. Solairu nagusian eta bigarren solairuan, bakoitzean, bi ohedun hamahiru gela eta bi aisialdi-gela daude. Hirugarren solairuan txapitula-erako hamahiru gela eta bere kontura jaten duten bainu-hartzaileentzako sukalde txikia daude.

Osatutakoak Arindutakoak Arindu bakoak
1876 231 - 14
1878 32 124 22
1880 11 230 6
1881 6 216 11
1882 52 74 5
1883 105 142 28
1884 76 118 111
1885 55 129 16
1886 37 193 3
1887 35 134 7
1888 2 144 12
1891 63 198 38

4. taula. Gaixotasunen sendatzea.

1887an, azkenean, hiru iturburu daude: bi sulfurotsuak, bat ustiatzen ez dena eta, bestea, burdina-urarena.

1888an, Arteatik, Vicente Urretxa osagile-zuzendari berria dator.

1891an zuzendaria Miguel G. Cumaleño jauna da.

Domingo Uriaren oinordekoen ondoren bainuetxea esku desberdinetatik igaroko da. Lekaime benediktiar frantziar batzuek ostatuaren eraikina, denbora-tarte laburrean, erabili zuten. Ondoren, jabeak, Eusebio Iturri jauna, Antonio Onaindia jauna, Domingo Berriotxoa jauna eta Valentin Bengoetxea jauna izan ziren. 1927an Sociedad Española Rural deitutako erakundeak hartu zuen horren ardura eta bertan abeletxe-eredua, nekazaritza-eskola praktikoa izango zuena, jartzeko asmoa zuen, baina bainuetxera zihoan bainu-hartzaileen kopurua handitzeko helburuarekin.

Urtea Gaixotasuna Gaixo-kopurua Oharrak
1876 Hazteria
Erreumatismoak
Eskrofulak
Orbanak
Hazteritsuak
65
50
34
22
60 baino gehiago
Herriaren klimatologiagatik erreumatismoak, asma, aldizkakoak eta bronkitisa ugari agertzen dira; berriz, azken aldian ez dago inolako endemiarik ez eta epidemiarik ere probintzian.
1877 Herpesa
Erreumatismoak
Hazteria
137
57
12
Hazteri-agerraldiak atzerantz egiten du eta litekeena da gerra zibila amaitzegatik izatea. Herrialdean tosferina-epidemia egon da.
1878 Herpetikoak Hazteritsuak Erreumatismoak 117
20
41
Herpetikoetan, osagile-zuzendariak emandako datuaren arabera emaitzarik gabeko 20 gaixo daude eta badio 20 eguneko egonaldian berari inolako jaramonik ez egitegatik izan dela. Era berean, arazo ekonomikoengandik bainuetxean jendea egun gehiago ez dela geratzen kexu da eta lehenengo osasuna dela esanez kritikatzen ditu.
1880 Eskrofulismoak
Herpesa
Sifilisa
Erreumatismoak
Urduritasuna
Klorosia
Arnasketakoak
Genitourinarioa
Konjuntibo okularra
Profilaxia
67
42
19
29
26
9
45
7
3
20
Osagile-zuzendariak urduritasunaren barnean nerbio-sistema zentralaren (burmuina eta nerbio-muina) funtzionamenduan aldaketak dituzten gaixotasunak sartzen ditu.
1881 Arnasbideetakoak
Genitourinarioa
Zirkulaziokoak
Hezur-muina
Eskrofulatsuak
Erreumatikoak
Herpetikoak
Sifilitikoak
Histero-nerbiosoak
Profilaxia
40
5
6
1
59
50
38
12
22
9
1882 Herpetismoa
Eskrofulismoak
Erreumatismoa
Arnasketakoak
40
90
40
33
1883 Azalekoak
Arnasketakoak
Eskrofulak
Erreumatikoak
Faringitis granulotsua
Besteak
89
58
27
29
21
51
1884 Herpetismoa
Birikatako katarroa
Besikuletako katarroa
Laringitisa
Eskrofulak
Erreumatismoak
Besteak
95
76
20
48
32
12
22
Tosferina-epidemia egon da eta koadro honengatik artatutako umeak biriketako katarroan sartu dira. Bestalde, osagile-zuzendariak Bizkaiko herrialdean kolera morbo asiatikoa dagoela dio eta horregatik bainuetxera jende gutxiago doala.
1885 Eskrofulismoak
Herpetismoa
Erreumatismoa
Arnasketakoa
Besteak
36
73
33
41
17
Osagile-zuzendariak kolera-epidemiagatik jende gutxiago joan dela esanez hasi zuen txostena. Bizkaiko herrialdean dioenez oso kasu bakan batzuk agertu dira, baina hala ere, bainu-hartzaileek bainuetara joateko beldurrez zeuden eta bainua hartzen zutenek denbora laburrez hartzen egoten ziren.
1886 Herpetismoa
Eskrofulismoak
Erreumatismoa
Sifilisa
Arnasketakoa
Bestea
25
81
30
8
38
61
1887 Erreumatismoa
Eskrofulismoak
Herpetismoa
Arnasketakoa
Besteak
36
55
14
34
37
1888 Urte honetan gaixotasun desberdinen kopuruak ez dira ulertzen estatistikan
1891 Erreumatismoa
Eskrofula
Herpetismoa
Diskrasiak
Arnasketakoak
Besteak
15
54
55
20
57
104

5. taula: Bainuetxera joandako gaixotasunik ohikoenak jasota daude, bai eta urtetako datuak dituztenak ere.

Dauden iturburuekin amaitzeko esan beharra dago establezimendutik gertu burdina-ura karbonatatuak askatzen dituzten bi iturburu daudela, eta beste bat ur edangarriarena. Gainera, bainuetxearen atzeko eraikinean, era berean, erreka bat deskribatzen da.

1878 1883 1886 1888
Bizkaia 283 263 195 153
Madril 8 3 1
Valladolid 1 7
Ciudad Real 1
Beste zenbait herrialde 8 8
Kanpotarrak 18

6. taula: Gaixoen jatorria.

Eraikin hau Espainiako gerra zibilera arte (1939) bainuetxe moduan erabili zen. Bere jabeek, Gomeza Jaun-Andereak Aita Jaberianoen eskuetan utzi zuten. Erlijioso italiar hauek bertan mintegiak egiteko, erlijioarekin zerikusia duten seglaren arteko bileratarako, erretiro-zentrorako eta erlijio-topaketetarako erabili zuten 1965etik 1978ra arte. 1985etik aurrera Etorkintza Fundazioa lur-sailaren eta eraikinen jabea da. Bere misioa eta helburuak betetze aldera -drogamenpekotasuna duten pertsonak artatu eta gizarteratze-programak eta lan-programak abian jarri- instalakuntza hauek modu autonomoan erabiltzen ditu. Gaur egun, iturburuak ez ditu helburu terapeutikoekin erabiltzeko baldintzarik betetzen. Era berean, Fundazio honek instalakuntza hauen ardura hartu zuenean, ez zegoen ez bainurik, ez eta uren kanalizaziorik ere. Eta bainu-etxearen lehen hotela eta bainuak hartu zituen eraikinaren artapen-egoera gaur egun ez da okerragoa, teilatua konpontzeko eta eraikina mantentzeko, Etorkintza Fundazioak bere diruaren zati handi bat erabili duelako.

1853 Pedro Maria Rubioren arabera, zinkezko baineratan bainu bat hartzearen prezioa 4 errealekoa da eta, 4 eta erdikoa, marmolezkoetan. Erabat txiroak direnen kasuan, horrela justifikatuz gero, bainua dohain hartzen zuten.
1876 Urak erabiltzeko sarrerak 10 erreal balio du, eta aholkularitzak 20 erreal. Txiroei ez zaie kobratzen. Urte honetan ostatuak eta jateak ondoko prezioak zituzten:
Aberatsen klasea ………..…………………….…….. 20 erreal/egun
Klase ertaina ……………………….………………… 14 erreal/egun
Txiroen klasea ………………….……………………… 2,50 erreal/egun
Bainuak edo zorrotadak 4 erreal balio du eta botilak 2 erreal, edateko ura dohan izanik.
1883 1.232 bainu orokor, 723 lainoztatze, 799 inhalazio, era guztietako 194 dutxa eta 46 lurrun-bainu hartu ziren. Bestalde, saltzeko ura botilaratu egiten da eta edari moduan erabiltzeko 1.100 litro erabili ziren.
1885 Bainuetxearen irabaziak orotara ondokoak izan ziren:
Bainu orokorrak …………………….…………..……. 1.600 1,25 pezetatan
Dutxak …………………………………………………… 200 1,50 pezetatan
Inhalazioak ……………………………………………… 490 0,50 pezetatan
Lainoztatzeak ……………………….………………….. 800 0,75 pezetatan
Edaria ……………………………….…………..……............ 1,50 pezeta
Denboraldian jasotako guztia 3.414 pzta. ziren.

7. taula. Zenbait datu ekonomiko eta botilatzearenak.

Atal honen inguruan informazio gehiago izan nahi bada Historia de los Balnearios de Bizkaia argitalpena kontsultatzea komenigarria da. Hemen jasotako informazio gehiena liburu horretatik atera da.

BIBLIOGRAFIA

+ REYES PÉREZ FERNÁNDEZ, MARÍA. Principios de Hidroterapia y Balneroterapia. MacGraw-Hil / Interamericana. MadriL, 2005.

+ SARRIONANDIA GURTUBAY, MAGDALENA. Historia de los Balnearios de Bizkaia. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1989.

+ SASTRE, IZASKUN. Etorkintza Komunitate Terapeutikoko tratamendu Koordinatzailea. Aldaba Gernika-Lumo Aldizkaria, 175. zbkia., 2012ko iraila-urria de 2012.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.