Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Garaixeak

GARAIXEA. GARAIXEA BUSTURIALDEAN

Nork ez du gogoratzen Asturiasera edo Galiziara egindako bidaietan nonahi agertzen diren eraikin bitxi samar batzuk? Antzeko eraikinik ba ote dago gure lurraldean? Eta baleude, zergatik ez dira hain errazak identifikatu eta ikusteko? Kasualitateren ondorioa ala gutxi gorabehera ezarritako patroien arabera eraikitakoak dira? Aurreko galdera guztiak eta burura etorri zaizkizuen beste asko bi artikulurekin erantzuten saiatuko gatzaizue. Garaien inguruko lehen artikulua Aldabako zenbaki honetan (garaixea orokorrean) eta hurrengo zenbakian (garaixea Urdaibain) argitaratuko ditugu. Orain, eta laburpen gisa, euren inguruko aipamenak oso antzinakoak direla esan behar dugu; izan ere, Iberiar Penintsularen ipar eremu osoan zehar hedatuta daude. Kokatutako eskualdearen arabera ezaugarri-mota batzuk edo besteak izango dituzte, beste garaixetatik berezituko dituztenak, nahiz eta garauak gordetzeko eraikitako eraikinen, hots, garaixen taldean, sartzeko moduko ezaugarriak erakutsiko dituzten. Amaitzeko esan Bizkaiko eta Nafarroako garaixearen jatorriaren eta bertan behera uztearen arrazoien inguruan oso gutxi dakigula. Edozelan ere, eta eraikin honen garrantziaren erakusle moduan, gogoratu behar da 1985ean Santiago de Compostelan baserri-etxeei erantsitako eraikin honen gaineko lehendabiziko kongresu monografikoa ospatu zela.

Garaixeak Busturialdean ez daude oso hedatuta. Daudenak ez dira asko ez eta euren inguruan geratzen diren hondakinak ere. Garaixen lagin handiena Urdaibaiko Itsasadarraren eskumaldearen barnealdean dugu, Nabarnizen eta Ereñon hain zuzen ere, udalerri bakoitzean bi garaixe oso baitaude. Herri-eraikin hauek denboran zehar jasandako eraldaketa-maila hain handia izan da, identifikatu ahal izateko gaiaren inguruan gutxieneko ezagupen batzuk behar direla. Egoera, honetan, logikoki, berreskuratu, kontserbatu eta zaindu beharra dago etorkizuneko belaunaldiek ezagutzea gura bada.

Aurreko artikulu bietan euskal herri-eraikin hauen gainean emandako informazioaren ostean, baten batek gai honetan gehiago sakondu nahi izanez gero erabilitako metodologiaren inguruan, informazio laburra, Busturialdeko garaisje garrantzitsuenen fitxa-laburpenak eta lan-proposamen batzuk eskaintzen ditugu,

GARAIAK ETA ARNAGAK

Asturias eta Galiziako garaiak.

Asturiasko garaia
Asturiasko garaia.
Galiziako garaia
Galiziako garaia.

Oraindik erabili egiten dira. Euskal Herrikoak, ordea, gero eta gutxiago.

Euskal Herriko garaiak.

a) Nafarroako garaiak.

Santa Fe-Eparoz herriko Casa del Valle etxea. Urraulgoiti Harana
Santa Fe-Eparoz herriko Casa
del Valle etxea. Urraulgoiti Harana.
Iratxeta herria. Orbaran Harana
Iratxeta herria. Orbaran Harana.
Orbara herriko Jabat etxea. Aezkoa Harana
Orbara herriko
Jabat etxea.
Aezkoa Harana.

b) Gipuzkoako garaia.

Bergarako Agarre baserrian lehengoratutako garaia Bergarako Agarre baserrian lehengoratutako garaia
Bergarako Agarre baserrian lehengoratutako garaia. Aurrealdetik eta atzealdetik ikusita.

c) Bizkaiko garaia.


Bizkaiko erako garaia Iurretan lehengoratuta.


Etxebarriako Galartza auzoan dagoen Ibargueneko garaiaren bi ikuspegi (aurrealdetik eta atzealdetik) desberdin. Oraindik osorik eta erabilgarri dagoen Bizkaiko erako garaietariko bat.

Busturialdeko garaiak

Nabarnizko Intxaurraga auzoko Ibarguen garaia
Nabarnizko Intxaurraga auzoko Ibarguen garaia.
Busturialdea osoan hoberen kontserbatutakoa.
>Ereñoko Basetxeta auzoko Etxezar garaia
Ereñoko Basetxeta auzoko Etxezar garaia.
Jatorrizko forma eraldatuta du.
1971an dago eginda
1971an dago eginda
1980an dago eginda. Orain ez da ezer gelditzen
1980an dago eginda. Orain ez da ezer gelditzen.
Nabarnizko Uribarri auzoko Goikoetxe garaia
Nabarnizko Uribarri auzoko Goikoetxe garaia.
Jatorrizko forma eraldatuta du.
Arnaga (leñeras) Kortezubiko Oma auzoan
Arnaga (leñeras) Kortezubiko Oma auzoan.

Arnaga (leñeras) desberdinak Nabarnizen Arnaga (leñeras) desberdinak Nabarnizen Arnaga (leñeras) desberdinak Nabarnizen
Arnaga (leñeras) desberdinak Nabarnizen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.