Herri maitea, Herri dorpea
Sebastián Gartzia Trujillo
Azala couché paperean eta orriak paperean - 914 orr.
Testuak euskaraz
Euskaltzaindia eta BBK Fundazioa. Gernika-Lumo, 2007
Prezioa: 35,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak eta Mendatako Landa Informazio Zentrua
2001ean hil zen Bitoriano Gandiaga Mendatako poetak 1974an argitaratu zuen Hiru Gizon Bakarka lana. Garai hartako euskararen eta Euskal Herriaren egoera azaltzen du poemen bidez. Gartzia Trujilloren lana aipatutako liburuaren azterketa mardula da. Gartzia Trujillok esan duenez, "euskaltasuna da Hiru Gizon Bakarkaren gairik sakonenetakoa, sakonena ez bada". Bere ustetan, "euskal teologia" baterako oinarriak jartzen ditu mendatarrak. Autore horrek, hamabi kapitulutan banandutako Herri maitea, Herri dorpea liburuarekin Euskaltzaindiaren Mikel Zarate saiakera saria jaso zuen 2006an.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.