Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak
Gaia: Historieta historikoa
Guernica
Bruno Loth eta Corentin Loth
Azal gogorra eta orriak paperean – 80 orr.
Marrazkiak eta argazkiak kolorean
Testua gaztelaniaz
Ponent Mon. 2019
Prezioa: 24,00 €. Salmenta-puntuak: Liburutegiak
1937ko apirilaren 26an Gernikak jasandako suntsiketa Europako kontzientzian oso ondo gordeta geratu zen, bonbardaketa baten bitartez ia erabat suntsitu zen lehendabiziko hiri <> izan baitzen. Hiria lur-arraseko hegaldien bitartez hiru orduz bonbardatu eta metrailatu egin zuten. Merkatu egunean jasandako eraso bortitza zalantzarik gabe eta, gainera, ondoren, manipulazio-kanpaina gogorra jasan zuena. Orain, Bruno eta Corentin Loth-ek, Gernikaren bonbardaketaren harira, argitalpen berri hau dakarkigu. Egia da lanaren ardatz nagusia gertakari historiko tamalgarri hori dela, baina, istorio horretan protagonismo handia hartzen dute Pablo Picasso margolariak eta, nola ez, 1937ko Parisko Erakusketa Unibertsalerako margotu zuen margolanaren garapenak ere. Argi dago, beraz, komiki honek Guernica izena zergatik hartzen duen. Ez da bakarrik gertaera historiko baten azalpena, tartean, maitasuna, itxaropena, samina… nahasten direlako. Testu ugariko liburuak irakurtzeko ohiturarik ez duten pertsonek, badute beste era bat une historiko hori ezagutzeko. Interesgarria dudarik gabe.