Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Ameriketara

azala

Esther Korta
Azala eta orriak couché paperean – 780 orr.

Testuak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez
Esther Korta. Bilbo, 2016
Prezioa: 30,00 €. Salmenta-puntuak: Eako Udala

Bertoko eskualdeetako beste hainbat udalerrietatik legez, Eako Bedarona auzotik bizilagun asko joan ziren Filipinetara, Australiara, baina batez ere Ameriketara XIX. mende amaieratik XX. mende amaiera arte. Azken horien istorioak jaso ditu Esther Korta Gabiolak (Bedarona, 1966) Ameriketara liburuan. Emigranteen biloba eta alaba da Korta, eta arbasoei horrelako lan bat kaleratzea zor zienez, lan ikaragarri hau egin du. Liburua atal desberdinetan banatuta dago. Lehenengo atalean etxetik Ameriketarainoko bidaia, bertako gorabeherak, paperak, artzain beharra, bizimodua, arazoak, arriskuak, jaiak… kontatzen ditu. Bigarren atalean, berriz, Bedaronatik joandako bakoitzaren biografiak bildu ditu. Horretan, Bedaronan jaioak, bertora ezkonduak, berton bizi izandakoak hartu ditu kontuan; Bedaronarekin zer ikusia eduki dutenak. Biografiak argazkiekin lagunduta ageri dira. Argazki pila bat sartu ditu liburuan, eta euskaraz, gazteleraz eta ingelesaz dago idatzita. Etniker Bizkaia taldeko kideak argitalpen honetarako materiala eta informazioa jasotzeko etxerik etxe joan da. Ameriketara joandako ondorengoekin, senideekin, lagunekin ere harremanak izan ditu. Argazki eta informazio ugari eman diote. Horrekin batera, artxiboetan ere arakatu du. Landa-lan mardul hau osatzeko hemen zein Ameriketan ibili da eta, askotan, gorriak eta bi ikusi ditu informazioa lortzeko, ondorengorik ez dagoelako, familiek ez dakitelako, datuak ez zetozelako bat… Bi urte eta erdi eman ditu horretan. Emaitza nabaria da. Ameriketaranzko emigrazioaren inguruan gehiago jakiteko kontuan hartu beharreko liburua dudarik gabe.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.